EIMAk Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean argitzen duenez (132-133 or.), ehunekoek zenbat adierazten dute, eta beraz, ez dagokie artikulurik: *iritzi oso positiboa du inkestatukoen ehuneko laurogeita hamahiruak → iritzi oso positiboa du inkestatukoen ehuneko laurogeita hamahiruk. Hala ere, zenbaitetan ehunekoa ez da zenbat, zer baizik; eta halakoetan artikulua behar du: inkestatukoen ehuneko hogeik baietz esan du; gainerako ehuneko laurogeiak, ezetz . Bestalde, aditzaren komunztadura beti singularrean egin behar dela dio: *langileen ehuneko bost kanporatu dituzte → langileen ehuneko bost kanporatu dute